HIZPIDEA: Espainiako hauteskundeen inguruan

Patxi Ruiz de Samaniegorekin mintzatu gara gaur Hizpidea magazineko hasierako tartean. Espainiako hauteskundeen inguruan dagoen giro politikoa jorratu du Patxik, lehenik Espainian ekainaren 26an egingo diren hauteskunde orokorrei buruzkoa eta gero horiek Hego Euskal Herrian udazkenean izango diren autonomikoetan izan dezaketen eragina. Gure kolaboratzaileak polarizazio moduko bat ikusten du Espainian PP alderdiaren eta Podemos Unidos koalizioaren artean. Lehian ari dira biak eskuinaren eta ezkerraren nagusigoa lortzeko, hurrenez hurren. Jakina, polarizazio horretatik PSOE eta Ciudadanos aterako lirateke galtzaile. Euskal Autonomia Erkidegoari gagozkiola, EAJren nagusitasuna eta Podemos-Ahal Dugu eta EH Bilduren artean zabaldu den lehia azpimarratu ditu Patxi Ruiz de Samaniegok.

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Karlos Zurutuza kazetariarekin gerra kazetaritzaz

al. Mai 23 , 2016
Karlos Zurutuza Kazetaria Irak, Iran, Afganistan, Kurdistan, Siria, Pakistan eta Libian lan egin du besteren artean. IPS, Al Jazeera, Gara eta Deutsche Welle-ko ohiko kolaboratzailea da, ekialde hurbilean ibiltzen da, gatazka guneetan. Freelance gisa diharduen kazetaria da, eta gatazka armatuetan espezializatu da. Argia, Gara, Berria eta 7K komunikabideekin lan egin […]

Honekin lotuak