SOINUGELA: John Hiatten monografikoaren hasiera

Aurtongo urriaren 30ean Donostiara etorriko dela eta, Pedro Elias Igartuak John Hiatten ibilbide musikalari buruzko
hiru mongrafiko egitea erabaki du, asteon bertan hasita. Hori saioaren bigarren orduan izan da. Lehenbiziko orduan folk giroan murgilduta ibili gara, musikari hauek eduki ditugularik, besteak beste: Gaztelako La Musgaña taldeko Diego Galazek eta Carlos Beceirok atera berri duten Bailes vespertinos diskoa aurkeztu digute; gero Galiziako hainbat musikarik egin duten Cantigas do Caminho bildumatik zerbait entzun dugu; Irlandatik Andy Irvine zaharra heldu zaigu aspaldi samarreko Rain on the Roof diskoarekin; eta gero Andaluziara joan gara Federico Garcia Lorcak eta Manuel de Fallak 1922an antolatu zuten “I. Concurso de Canto Jondo” delakoaren diskoa entzuteko. Aipa dezagun, halaber, Soinugela honek perla zoragarri polit bat biltzen duela bere baitan: Elvis Presleyk Bob Dylanen Tomorrow is a long time  kantaqz egindako bertsioa, egilearen iritziz, bere kantuetarik inoiz egin den bertsiorik onena, hain zuzen ere.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLAS GIROAN: AHT eta beste

az. Urr 13 , 2010
Gaurkoan bi gai jorratu ditu Josu Larrinagak: alde batetik AHT Euskal Herrian, eta hasteko egitasmo horretarako dirua dexente murriztu dutela esan digu Josuk, eta horri ere lotuta lanen geldotasuna azpimarratu du. Deigarria da espainiar enpresari garrantzitsu batzuen iritzia: “AHTrekin parranda bukatu da, eta dirua ondo gastatu behar da”. Bestetik, Hungarian […]

Honekin lotuak