Bilboko udalak harrera egin zion ostiralean Takbar Haddi saharar ekintzaileari. Bere semearen heriotza argitzeko emakume honek hainbat protesta egin ditu eta egun hauetan Euskal Herrian da bere semearen alde justizia eskatzen. Mohamed Lamin Haidala bere semea 2015eko otsailaren 8an hil zen Marokoko kolono talde baten eraso bortitza pairatu ondoren. Udaletxean Juan Maria Aburto alkateak harrera egin zion eguerdian Ali Salem Iselmu idazleak lagunduta etorri zen Haddi andreari eta, ondoren, Nekane Alonso eta Yolanda Diez zinegotziekin bildu zen ama adoretsua ezizenaz ezaguna den Haddi. Bere semearen hilketagatik protesta egiteko 36 eguneko greba egin zuen Takbar Haddik, Marokok Las Palmas hirian duen kontsuletxearen aurrean, justizia eskatzeko.
Ustez, gertaera manifestazio batean jazo zen. Gazteak agure bat babestu zuen poliziak kargatu zuenean. Horren ondorioz, poliziak Haidala larriki zauritu eta kartzelaratu zuen. Tarte horretan hiru aldiz eraman zuten erietxera. 48 orduren ostean libre utzi zuten eta ordu batzuen ostean hil egin zen. Geroztik, bere familiak gertakari arrunt bat ez zela izan salatu du, eta eraso horren ondotik mediku, polizia eta agintari marokoarrek izan duten jokabideak, gaztearen gertukoek eginiko salaketa indartu du. Haddik urtebete darama borrokan seme hilaren gorpua itzul diezaioten. Zenbat Gara elkarteko kide Xabier Monasteriok eman dizkigu emakume adoretsu honen bisitaren jakingarri gehiago.
Deskargatu hemen.