Atzo CEAR Euskadi elkarteko kidekin batera eman zuen albistea auzitegiaren erabakiaren berri emateko. Pozik agertu dira eta Eskerrak eman dizkie familiari, CEAR Euskadiri eta babesa agertu dioten eragile sozial, sindikal eta politikoei. Naiara Gutierrez CEAR Euskadiko kideak eman dizkigu albistearen nondik norakoak.17 urterekin murgildu zen Sahararen eskubideen aldeko borroka baketsuan […]

Yalah! Telebista saioa sortu berri dute Cuba información elkartearen babesarekin. Saioak borroka politikoan eta elkartasunean sakondu nahi du. Bertan bizi diren Saharar gazteek egiten duten saioak elkartasuna piztea eta borroka politikoa izango ditu helburu. Lehenengo saioa sareratu dute, lehen emankizunean atzera begira eta Saharar gatazkaren nondik norakoak kontatzen dizkigute, historia […]

Bilboko udalak harrera egin zion ostiralean Takbar Haddi saharar ekintzaileari. Bere semearen heriotza argitzeko emakume honek hainbat protesta egin ditu eta egun hauetan Euskal Herrian da bere semearen alde justizia eskatzen. Mohamed Lamin Haidala bere semea  2015eko otsailaren 8an hil zen Marokoko kolono talde baten eraso bortitza pairatu ondoren. Udaletxean […]

Joan den asteazkenean NBE Nazio Batuen Erakundearen idazkari nagusi den Ban Ki-moon txangoz izan da Tindufeko kanpamentuetan, SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren arduradunekin hitz egiten. Hori dela eta, Berria egunkariko Gotzon Hermosilla kazetariak Mendebaldeko Sahararen gatazka hartu du hizpide eta sakon jorratu du gaia, sahararrek azken berrogei urte honetan nazioarteko komunitatetik […]

Gaur iluntzeko 19:30ean hasiko da Sahararekin bat topaketa Bilboko Kafe Antzokian, eta bertan Beduino bat Karibe aldean liburua aurkeztuko dute, Un beduino en el Caribe izenekoa euskarara ekarrita, Erroa argitaletxearen eskutik. Xabier Monasteriok azaldu digunez, gaurkoan Mendebaldeko Sahararekiko elkartasuna jorratzen duten elkarteak, Joseba Apaolaza aktorea, musikari batzuk, eta Ali Salem […]