La Topadoraren “Karma” lan berria

La Topadora taldeak bigarren lana aurkeztu du gaur Bilbon. Karma du izena, hori zabaldu nahi baitu taldeak, karma ona eta mezu positiboak. Horretarako hamar kantu ondu dituzte, estilo askotarikoak, izan ere, diskoan, cumbia, reggae edo ska kantuak topatuko ditugu. Enrikko hurbildu da gure estudioetara eta datozen egunetan izango dituzten kontzertuen berri ekarri digu. Diskoaren estreinaldia Bilbo Zorrotzako gaztetxean egingo dute Otsailaren 4ean.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Ylenia Baglietto eta Lander Otaola izango dira Bilboko aratusteetako Farolin eta Zaranbolas

og. Urt 19 , 2023
Bilboko Jaien Batzorde Mistoak jakinarazi duenez, Ylenia Baglietto eta Lander Otaola aktoreek antzeztuko dituzte Farolin eta Zaranbolas jaiez betetako bost egunez, otsailaren 11ik 21era. 1984ko aratusteetan ezarri zen lehenengoz Farolin eta Zaranbolasen epaiketa Bilbon, aratuste tradizional eta baserri-girokoetan ohikoa zen urteroko pertsonaia gaiztoa epaitu eta zigortzearen eredua parodiatuz. Kutsu txirenea […]

Honekin lotuak