Osakidetzaren gainbehera eta Argia sariak

Erreportaje nagusia Argia astekariak Osakidetzaren egoeraren ingurukoa izan da. Osakidetzaren gainbehera, egiturazko arazoak ditu. Donostia Ospitaleko zerbitzuburuen protestak, Basurtoko ospitalean  bihotz kirurgia Gurutzetara eraman nahi dutela, itxaron zerrendak…. Aspaldiko zauriak dira, arazoa handitu da, baina betiko kontua da. Esku pribatuek kudeatzen dute gure osasuna, osasun publikoa gainbeheran dago; hiru gai azpimarratu dituzte erreportajean, langileen prekarietatea (behin-behinekotasuna, mediku falta eta beraz lan-karga, itxaron-zerrendetan du isla); hainbat eta hainbat medikuk pribatuan ere lan egiten dute; eta boterea eta interesa, klaseetan banaketa handia da Osakidetza. Ostiralean banatu ziren  Argia Sariak eta horren kronika ere ekarri digu Gorka Peñagarikano kazetariak. Bi urteren ondoren aurrez aurrekora itzuli da.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Zaldibarko zabortegiaren hondamendiaren hirugarren urteurreneko ekitaldia egingo dute igandean.

ol. Ots 3 , 2023
Datorren astelehenean, otsailak 6, 3 urte beteko dira Zaldibarko zabortegia erori zenetik. Bi langile, Joaquin eta Alberto, hil ziren eta Euskal Herriko ingurumen luizirik handiena eragin zuen hondamendia izan zen. Ekologistak Martxan erakunde ekologistak uste du oraindik ere beharrezkoa dela hondakinei eta horien kudeaketari buruz hitz egiten jarraitzea.Ekologistak Martxan-ek Zaldibarko […]

Honekin lotuak