Udako tareta igarota, Bilbo Hiria irratiak berriz ekin dio zuzeneko emanaldiak eskaintzeari. Zuetako askok dakikezuenez, lan handia egin genuen uda aurretik zuzenean ematen ditugun irratsaioak podcast eran artxibatuta egon zitezen, zuek nahi duzuenean entzun ahal ditzazuen. Eta, arian-arian, podcast artxibo polita osatu genuen. Zuen erantzunak harritu egin gintuen, gainera, hasi eta berehala, entzule mordoxka lotu baitzitzaion gure ekoizpenak entzuteari. Jakina, halako erantzun ona ikusita, aurtengo denboraldian ere bilbohiria.com martxan izango duzue, gure irratia Internet bidez zuzenean entzun dezazuen eta nahi dituzuen saio guztiak bertatik jaso ditzazuen. Ongi etorri, beraz, bilbohiria.com-era berriz ere.
Next Post
SOLASALDIA: Garoñako indarretxe nuklearraren matxurak
al. Urr 16 , 2006
EHUko irakasle eta Ekologistak Martxan taldeko kide dugun Iñaki Barcenak Garoñako indarretxe nuklearra hartu du hizpìdean gaur goizeko solasaldian. Izan ere, azken hiru asteotan hiru matxura izan baititu indarretxe horrek, eta gure aditu ekologistaren irudiko, behin betiko itxi beharko lukete lehenbailehen, denon lasaitasunerako. Horrezaz gain, etorkizuneko alternatibaz ere mintzatu zaigu […]
Honekin lotuak
-
2006/04/08
bilbohiria.com oporretan
-
2006/10/01
sarean berriro
-
2016/02/25
Mieltxo Monfort joan zaigu
