SHARRIE WILLIAMS & The wiseguys bihar, Bilbo Hiriaren eskutik

Ostegunean blues eta gospel musiken izar baten bisita jasoko dugu Bilboko Kafe Antzokian, Bilbo Hiria irratiaren 10. urteurreneko ospakizunen baitan. Sharrie Williams 12 urterekin hasi zen abesten eta laster batean sartu zen Michigan estatuko Greater Williams Temple Inspirational Voices gospel abesbatzean. Ondoren The Voices of Joy eta The Sisters of Love taldeekin ere ibili zen abesten. Gerora Williams Temple abesbatza ospetsuarekin disko oso bat grabatu zuen Hubert Williams maisuaren gidaritzapean, baita Detroiteko Mattie Moss Clark gospel kantaria ekoizle moduan zegoelarik ere. Baina Sharrie Williams kantariaren erro musikalak ez datoz bakarrik gospel musikatik, soul, blues eta jazz esparrutik ere, eta bere abestietan Etta James, Aretha Franklin, Tina Turner eta Billi Holiday moduko kantarien eragina nabarmena da. Oraingon Bilbora talde oso batekin hurbiltzen zaigu, The Wiseguys. Antolatzailea: Bilbo Hiria 96.0 Fm irratia 10 urte ospatuz. Sarrera 15,00 euro kostako da (Zenbat Gararen LAGUNAK: 7,50 euro), baina webgune honen bidez 10 sarrera eskuratzeko aukera emango diegu internauta entzuleei. Sarrera bat eskuratzeko gure kontaktu orrialdearen bidez aupada bat ematea besterik ez duzue, zuen kontakturako datuak ematea ahaztu gabe. Lehenengo 10ek sarrera bana jasoko dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLASALDIA: 25 urte Lemoizen itxieratik

al. Eka 18 , 2007
    “25 urte Lemoizen itxieratik, 25 urte nuklearrik gabe” lelopean, egunotan Bilbon egiten ari diren Jardunaldien berri ekarri digu Iñaki Barzenak. 25 urte daramatzagu nuklearrik gabe baina gaurko egoerak zenbait galdera mahaigaineratzen ditu. Horiei erantzuteko, hain zuzen, Ekologista Martxan taldeak Jardunaldiak antolatu ditu, hilaren 18an, 19an eta 20an burutzeko Bilboko […]

Honekin lotuak