Gaurko Rafa Ruedak Maruri Jatabeko Dekot taldea ekarri digu entzungai. Laukoteak irabazi berri du Gaztea irratiko Maketa Lehiaketaren 25. Edizioa. Dekot laukotearen musika indie, rock… estilo egiten dute, eurak esaten duten bezala, “ilun bilaka dezakegun edozein genero”, uztartzen dute. Ingelesez kantatzen dute eta hizkuntzaren aukeraketaz aritu gara. Lau kantuko maketa dute eta bertatik Ura deituriko kantua entzun dugu.
Ondalan erraldoien konpartsak 20 urte bete ditu, bi hamarkadako ibilbidea ospatzeko, ekainaren 4an Bizkaian inoiz izan den erraldoi bilkurarik handiena antolatu du. Bi hamarkada erraldoiak dantzan jartzen Deustualdean , Bilbon eta Euskal Herriko hainbat tokitan. Javi Ortega Ondalan konpartsako kidea izan da gurean. Guztira, Euskal Herriko 69 erraldoi elkartuko dira […]