Zenbat Gara elkartearen ekimena da Kafe Antzokia. Duela 30 urte Zenbat Gara elkartearen ekimenez, basamortu moduko hiri batean, oasi bat eraiki zen euskaldunentzat, euskara erdigunera ekarriz. Kafe antzokia ez da aretoa soilik, hemen Gabriel Aresti euskaltegia, Kurkuluxetan umegunea, Erroa argitaletxea, Algara Konpartsa edota Bilbo Hiria irratia daude, beste ekimen batzuen artean. Urteurrena ospatuko dute egunotan, izan ere, Kafe Antzokiak 1995eko abenduaren 15ean ireki zituen ateak Zenbat Gara elkartearen ekimenez. Elkartearen ibilbideaz, baina batez ere, oraingo eta etorkizunari begirako kezkez jarduteko, Eider del Canto eta Eider Cortezón izan ditugu gure mikrofonoetan.
Deskargatu hemen.

