Euskara eta maori hizkuntza biziberritzeko prozesuen gaineko ikerketa bat saritu du Eusko Ikaskuntzak

Joan den astean eman zen jakitera Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Saria 2023ren epaia. Sari hori urtero ematen diete bi erakundeek Humanitate, Kultura, Arte edo Gizarte Zientzien arloetan 35 urtetik beherako gazteek proposatutako sormen- edo ikerketa-proiektu onenei. Bosgarren edizio honetan Beñat Garaio gasteiztarra izan da irabazlea, Zeelanda Berriko euskara eta maoriera, hizkuntza indigena, biziberritzeko prozesuen arteko ikerketa konparatiboagatik. Ikerketa soziolinguistiko hori hainbat ekintzarekin gauzatuko du Beñatek datorren urtearen amaierara arte, 2024ra arte. Gainera, Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Hamarkadarekin bat egingo du. UNESCOren ekimen horren bidez, mundu osoko hizkuntza gutxitu askoren egoera kritikoa nabarmendu nahi da.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Gerri eta izterren desoreka kronikoa Oier Gorosabelekin

og. Abu 10 , 2023
Gaurkoan gerri minen inguruen berba egin dugu Oier Gorosabel fisioterapeutarekin izan ere ohikoa den mina da. Pelbisean bat egiten duten gerri eta izterrek gure grabitate-zentroa osatzen dute. Bertako muskuluak gorputzeko indartsuenak dira, adibidez aurreko batean aipatutako pubis osteopatian nahastuta daudenak, eta gehienak Ormaiztegiko txakurrarena egiten dute, “jo eta pasa” alegia: […]

Honekin lotuak