HIZPIDEA: Donostian metro egitasmoaren aurkako manifestazioa

Bihar, hilaren 18an, Donostian metroa egiteko dagoen egitasmoaren aurkako manifestazioa izango da “Metroa gelditu, herriari galdetu” lelopean. Kultura, kirol, kazetaritza eta beste esparru sozial askotako 70 pertsona ezagunek agiria sinatu dute, agintariek aurrera eraman nahi duten metro egitasmoaren kontra daudela ezagutzera emateko. Sator Alaia kolektiboko kide den Mikel Alvarezek esan digunaren arabera, Donostian metroa egiteko plana Ibarretxeren agintalditik datorren kontu zaharra da eta hasieratik beretik erantzun handia izan du herritarren partetik. Logikoena, Mikel Alvarezen ustez, Topo delakoaren eta autobus zerbitzuen arteko osagarritasuna bilatzea litzateke, hondartza azpian trenbideak zulatzen ibili gabe.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Nafarroan denak Osasunaren partidari begira

ol. Eka 17 , 2016
Ligan bide aski neketsua egin ondoan, Osasuna futbol taldeak lehen mailara itzultzeko aukera handiak ditu, Gironari joaneko partidan 2 eta 1 irabazita. Bihar jokatu behar den partida honek sekulako ikusmina piztu du Nafarroa osoan eta pantaila erraldoirik eta ospakizunik ez da faltako, seguruenik. Baina kontu larriagoak ere badira Nafarroa Garaian, […]

Honekin lotuak