HIZPIDEA: Nafarroan denak Osasunaren partidari begira

Ligan bide aski neketsua egin ondoan, Osasuna futbol taldeak lehen mailara itzultzeko aukera handiak ditu, Gironari joaneko partidan 2 eta 1 irabazita. Bihar jokatu behar den partida honek sekulako ikusmina piztu du Nafarroa osoan eta pantaila erraldoirik eta ospakizunik ez da faltako, seguruenik. Baina kontu larriagoak ere badira Nafarroa Garaian, TRW enpresako langileen egoera, adibidez. Mikel Bujandak jakinarazi digunez, Justiziaren azken epaiak arrazoia eman die langileei. Hauteskunde giroa ere deskribatu digu Euskalerria irratiko kazetariak azken inkestaren haritik. Demoskopiak eginiko galdeketaren arabera, Elkarrekin Ahal Dugu koalizioa nagusituko litzateke Nafarroan ekainaren 26an, UPNren aurretik.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Baobabs Will Destroy Your Planet taldea Rafa Ruedaren eskutik

ol. Eka 17 , 2016
Gaurkoa Iruñako Baobabs Will Destroy Your Planet taldea ezagutzeko aukera izan dugu. 2014ko urrian osatu zen Baobabs Will Destroy Your Planet hirukotea, Eymard Uberetagoena , Mirentxu Asin eta Eneko Reketibate , eta hilabete geroago estudioan sartu zen lau kantu grabatzera. Javier Indurain baxu jotzaileak lagundu zien grabazioan. Taldeak Abbey Road estudioan […]

Honekin lotuak