HIZPIDEA: Brexit delako erreferendumaren aurreko giroa

Londresen dagoela eta, handik egin digu gaur bere kronika Jon Bernat Zubirik. Hiriburuan egonik, bertatik bertara sumatu ahal izan du berak Brexit delakoa erabakitzeko erreferendumaren aurreko giroa. Gainera, joera bateko eta besteko britainiarrekin hitz egiteko lana ere hartu du bere gain Jon Bernatek, batzuen eta besteen argudioak zein diren jakiteko asmoz. Argi geratu zaio bai aurkakoen eta bai aldekoen kasuan beldurra dela argudio nagusia. Alde batetik, geratzearen aldekoak Erresuma Batuko ekonomia Europatik kanpo gehiegi ahulduko ote de beldur dira eta, bestetik, irtetearen aldekoak uhartera gero eta etorkin andana handiagoak iristearen beldur dira. Azken argudio hori erabat xenofoboa da, noski. Azkenik, Eskoziako berezitasuna ere azpimarratu nahi izan du gure kolaboratzaileak. Eskoziarrak, berez, Europazaleak dira, eta oraingoan are Europazaleagoak, Brexit delakoaren kontrapuntu gisa eta independentziarako argudio gehigarri gisa.

deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Hitzargiak jardunaldiak hizkuntza gutxituen alde

ar. Eka 21 , 2016
Hitzargiak, elkar argitzen duten hizkuntza gutxituen aldeko jardunaldiak dira, hilaren 23an eta 24an Hernaniko Orona Ideo eraikinean egingo direnak eta Europako hainbat tokitan hizkuntza horiek sustatzeko eta biziberritzeko egiten diren jardunbide onuragarriak erakustea helburu dutenak. Jardunaldiok Soziolinguistika Klusterrak antolatu ditu Donostia 2016 hiriburutza kulturaren esparruan. Klusterreko kide den Belen Uranga […]

Honekin lotuak