Hitzargiak, elkar argitzen duten hizkuntza gutxituen aldeko jardunaldiak dira, hilaren 23an eta 24an Hernaniko Orona Ideo eraikinean egingo direnak eta Europako hainbat tokitan hizkuntza horiek sustatzeko eta biziberritzeko egiten diren jardunbide onuragarriak erakustea helburu dutenak. Jardunaldiok Soziolinguistika Klusterrak antolatu ditu Donostia 2016 hiriburutza kulturaren esparruan. Klusterreko kide den Belen Uranga hizkuntzalariak denetariko azalpenak eman dizkigu gaurko saioan Europako hizkuntzen egoeraz eta Hitzargiak topaketaren helburuez eta egitarauaz.
Deskargatu hemen.