BASKISTAN: Herrien musika formato berrian aurten

Ali farka ToureMikel Urbeltz musikariak Bilbo Hiria irratian egiten duen Baskistan irratsaioa martxan dago beste urte batez. Gainera, esan behar dizuegu aurten formato berrian datorkigula: aurrerantzean, ordu bikoa barik, ordubetekoa izango da Mikel Urbeltzen emanaldia, astelehenero, arratsaldeko 18,00etan hasita. Eta behin zuzenean eskaini eta gero, bilbohiria.com-era pasatuko dugu, jakina. Hauxe duzue aurtengo uztaren lehenbiziko alea. Bertan, saioaren lehen atalean duela hilabete gutxi hil zen Ali Farka Toureri gorazarre egin dio Mikel Urbeltzek, Maliko musikari handiaren azken diskoaren entzunaldia eginez. Diskoak Saban du izena, eta aditu zenbaiten ustez, Ali Farka Toureren emaitzarik hoberenetako bat. Horren ostean, Irlandako aireak izan dira nagusi aste honetako Baskistanen. Saioaren bigarren atalean The Bothy Band eta Altan taldeen azken lanak ezagutzeko beta izan dugu.

Saioa deskargatzeko, klikatu hemen: 1.atala, 2.atala.

Entzuteko: 1.atala: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/baskistan/baskistan061009a.mp3

2.atala: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/baskistan/baskistan061009b.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IRRATIA.COM: #61. Web 2.0 Gorka Juliorekin, EH sona Bartzelonan

ar. Urr 17 , 2006
Saioa entzuteko HEMEN. Gorka Juliorekin mintzatu gara gaur web 2.0ren inguruan, bera tren batean zebilela. Azkenaldion hainbat ekimen interesgarri bultzatu ditu Gorkak, blogari.net blogen ostatatze zerbitzua eta bloginfluence 2.0 tresna kasu. My Odeo Channel (odeo/cb6a5695f0179c62). Web 2.0ren inguruko azalpenak ematen dabil han, hor eta hemen, ikuspuntu euskaldun batetik eta gainera, […]

Honekin lotuak