Uda euskara ikasteko sasoia izaten da. Gabriel Aresti euskaltegian ikasle andana daude egun hauetan, Xabier Monasterio lankideak “Hitzen esanahia” hitzaldia eskainiko du; modu desberdinean begiraziko die euskara ikasleei gure hiztegia, hobeto ikasi eta goza dezaten. Gaurkoan gurean ere izan da eta modu desberdinean begirazi dizkigu gure hiztegia, hobeto ikasteko eta gozatzeko.
Aurtengo Euskal Encounterra inoizko handiena izango da. Uztailaren 22tik 25era ospatuko dute informatikaren euskal party-a, eta antolatzaileek inoiz baino ordenagailu postu gehiago paratuko dituzte BECen: 4.608, iaz baino 512 eserleku gehiago. Sabino San Vicentek ekarri digu aurtengo nobedadeak. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160714_euakal_encaunter.mp3 Deskargatu hemen.