Garikoitz Mendizabal txistulariak egin digu bisita, Bilboko txistularien udal bandako zuzendaria berau. Euskal Herriko instrumenturik zaharrena da txistua eta, agian horren ondorioz duen irudi estereotipatuagatik galdetuta “egunerokotasunaren ordaina” direla onartu du, baina azaldu digunez, txistuak ikerketan eta esperimentazioan ere badu lekurik, eremu sinfonikoan, jazzean eta beste. Kanpoan ibilia da Mendizabal, txistuaren ezagutza zabaltzen. Besteak beste, Hego Korean eta Errusian ibili da bera, orkestra askorekin instrumentuaren eta bere baitako familiaren duintasuna aldarrikatzen.
Igandean 13:00etan, Gatibuko Alex Sardui eta Xabi Aburruzaga lagun dituztela, Xabier Zabalak prestatutako konposizioak joko dituzte Plaza Barrian Juan José Oconen zuzendaritzapean.
Deskargatu hemen.