Basauriko Sagarrak-Ekologistak Martxan taldeak eta Uribarriko zenbait bizilagunek Udalak Uribarrin eraiki nahi duen aparkalekuaren kontra protesta egiteko deia luzatzen diete auzoko bizilagun guztiei. ” Proiektuak ez ditu auzoan aparkatzeko dauden problemak konponduko. Kotxe gehiago erakarriko ditu zarata eta kutsadura maila igoz” , “aparkalekuak, behar izatekotan, herrigunetik kanpo kokatu beharko zen”. Aparkalekua Ariz metro geltokiaren alboan egin nahi dute eta horrek kotxe joan etorria gehituko duela salatu dute. 1983an jaio zen Sagarrak, ingurumenari, gizarteari eta osasunari lotutako zenbait konturekin kezkatutako lagun multzo bat elkartu zenean. Ibilbide luzea duen taldea da, eta martxan dituzten proiektu eta ekimenen berri eman digu Gabi Hernendezek, esaterako, baso eskola, hondakinen kudeaketa, hiri barruan kotxeen abiadura moteltzen…
Deskargatu hemen.