Basauriko Txarraska gaztetxeak 25 urte bete ditu, eta dokumentala egin dute datozen belaunaldiek ikus dezaten nolakoak izan ziren hasierak. Jon Bustinza ibili da dokumentala egiten, eta aitortu digu, urte pasatxoko lan luze honek merezi izan duela eta oso pozik daudela emaitzarekin. Gaur Basauriko Social Antzokian aurkeztuko dute eta idatzitako liburua […]

Hamabostean behin egiten dugun moduan gaur ere Geuria komunikabidearekin bat egin dugu. Bi urte bete berri ditu Hego Uribeko tokiko hedabideak eta zenbaki berezia argitaratu dute eskualdeko prentsona esanguratsuen testigantzak jasoz. Bestetik Eustat-ek kaleratu dituen datuen arabera, Hego Uribe eskualdeko biztanleriaren %19,2 hirurogeita bost urtetik gorako da. Bizkaiarekin (%21,9) eta […]

Basauriko Sagarrak-Ekologistak Martxan taldeak eta Uribarriko zenbait bizilagunek Udalak Uribarrin eraiki nahi duen aparkalekuaren kontra protesta egiteko deia luzatzen diete auzoko bizilagun guztiei. ” Proiektuak ez ditu auzoan aparkatzeko dauden problemak konponduko. Kotxe gehiago erakarriko ditu zarata eta kutsadura maila igoz” ,  “aparkalekuak, behar izatekotan, herrigunetik kanpo kokatu beharko zen”. […]