KINGSTON HIRIA: MAX ROMEO & THE UPSETTERS, GUDA BABILONIAN!!

max romeoBai, guda zegoen Babilonian, 1976an, disko hau grabatu zenean, eta gudak jarraitzen du 2009an. “War Ina Babylon” diskoa izan dogu entzun eta mintzagai saio honetan, reggaearen historiako disko handienetako bat, duda barik. Gaiari jarraituz The Upsetters eta Marcia Griffiths (diskoan koroak egin zituen) ere izan ditugu entzungai.

Kingston Hiriko zentrutik irten gara ere, bere auzo batetara joateko, Irunera zehaski. Han bait dago Talka zigilua, Fermin Muguruzaren disko bat atera berri duena: “Asthmatic Lion Remix (+ beste harribitxi batzuk)”

Hori bai, ordua amaitu baino lehen zinta bukatu zaigu eta ezin izan dogu “War Ina Babylon” disko osoa entzun. hurrengo saioan jarraituko dogu, merezi du eta.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLAS INGURUAN: HERRIAabian Plataformako mobilizazioak

az. Aza 18 , 2009
Aipatu Plataformak bi helburu ditu ikasturte honetarako: mobilizatzea eta aldaketa sozialaren norabidean urratsak ematea. Lehengoari dagokionez, abenduaren 19an aterako dira kalera Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Bigarrenarekin lotuta, berriz, bi galderari erantzun nahi diete: zer nolako tresna osatu nahi duten eta nola egin nahi duten galderei hain zuzen, Igor Uriarte […]

Honekin lotuak