IRRATIA.COM:69. saioa: Sexua eta Internet

Sexua eta internet    Saioa deskargatu HEMEN. 69 jarrera bat da, postura bat, zenbaki bat, amets bat, desio bat. Guk gure 69. saioa egin dugu, eta sexua izan dugu hizpide. Sexua ahotan. Gaztetxuloko Alberto Irazu elkarrizketatu eta poemak irakurri ditugu. Sexua pornografia blogetan, euskararen koñotazio sexualak entzun… entzun. Musika ere sex sexua eta grinaren ingurukoa jarri dute gure teknikari eta disko jartzaile Ibon Burgoa eta Ekaitz 77-k. Abesti sorta interesgarria. Miren Agur Meaberen poema batekin hasi eta Jon Miranderekin Oianone eta Eder bati poemarekin bukatu dugu. Hertzainak taldeak kantatzen zuen azken poema hau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

KINGSTON: The Gladiators

ar. Abe 19 , 2006
    Jamaikan 1967an beste roots reggae talde bikain bat jaio zen: The Gladiators. Orain dela oso gutxi Bilbon izan ditugu zuzenenan jotzen, baina ordutik hona hainbeste urte pasa dira, The Gladiators-en ere zenbait aldaketa egon direla. Gaurko saioan, The Gladiators taldearen discografiaren zati handi bat errepasatuko dugu, Alberth Griffiths-en taldea, […]

Honekin lotuak