Hiru faseak eginda, bilbotarren % 35en eskura jarriko da edukiontzi marroia; hau da, etxeetan gai organiko begetal kozinatu zein gordina bereizita bildu ahalko dute. Lehenengo Deustualdean jarri zuten eta hirugarren fase honetan zabaldu egingo dute Zurbaran, Uribarri, Arabella, Txurdinaga, Otxarkoaga, Begoña eta Boluetan auzoetara. Hugo Murga Bilboko udaleko teknikariak nabarmendu du, hondakin guztien % 40 gai organikoak direla. Hortik hondakin horiek behar bezala tratatzeak inguruarentzat duen garrantzia.
Deskargatu hemen.