Denbora gutxian, jarraian ikusten diren filmek nolabaiteko harremana eraikitzen dute euren artean, memoria sobera zehatza ez dugunon buruetan behinik behin. Garai bertsuan ezagutu edo erosi ditugun diskoek bezala. Nahasten dira datuak, istorioak, esanak eta eginak, eta konturatzerako mahaiaren bueltan irudikatzen ditugu protagonista guztiak, hitz aspertuan, akaso gutaz, eurak jarraian ikusi […]