Korrikak hogeigarren edizioa izango du datorren urtean: Otxandion abiatuko da martxoaren 30ean, eta Iruñean amaituko apirilaren 9an. Lelo gisara ‘Batzuk’ hautatu du AEK-k, ‘bat’ eta ‘zuk’ hitzak elkarturik. Asier Amondo korrikako arduradunak eman dizkigu edizio honen xehetasunak. Euskara ezagutzera eta erabiltzera gonbidatzea du helburu 20. Korrikak, bat eta zuk hitzak uztarturik. Hizkuntza, kultura, mundu bat sendotzeko bidean, zuk ere bat egin dezakezu, zeuretik, zeure hizkuntza aberastasuna eta kultura aniztasun unibertsala bizi ditzazun: ikasiz, erabiliz eta ahalbidetuz.
Deskargatu hemen.