Iraila iristearekin epea ireki da datorren ikasturtean euskaltegietan euskara ikasteko -edo hobetzeko- matrikula egiteko. Herritarrak urrats hori egitera animatzeko, hainbat kanpaina martxan jarri dira. Esaterako, Bilboko euskaltegiak buru belarri dabiltza iraileko azken egun hauetan, izan, ere euskaltegietako ikasturtea urrian abiatzen da. Bilbo Zaharra, Juan Mateo Zabala eta Gabriel Aresti euskaltegietatik, […]

Euskararen aldeko lasterketak bihar arratsaldeko 17:00etan emango ditu lehen pausoak. 2.560 kilometro egin ostean iritsiko da Gasteizera, apirilaren 14an. Euskararen alde “klika egitea” du lelo aurtengo Korrikak. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu Korrikak helburu. Mertxe Mujika AEKo koordinatzailea izan da gurean. Urte honetako […]

Gaurkoan Lander Arbelaitz kazetariak Argia astekariko gaiak ekarri dizkigu. Azaletik abitu dugu laburpena. Betiko aldarrikapena da: herritarrek euskara doan ikasteko aukera izan dezatela. Gauzatzetik urrun dago, baina badirudi EAEko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2017-2018 ikasturtean pauso sendoa emateko asmoa duela: B2 mailara arte doan izango da. Horretarako baldintza ordea, ez da […]

Korrikak hogeigarren edizioa  izango du datorren urtean: Otxandion abiatuko da martxoaren 30ean, eta Iruñean amaituko apirilaren 9an. Lelo gisara ‘Batzuk’ hautatu du AEK-k, ‘bat’ eta ‘zuk’ hitzak elkarturik. Asier Amondo korrikako arduradunak eman dizkigu edizio honen xehetasunak. Euskara ezagutzera eta erabiltzera gonbidatzea du helburu 20. Korrikak, bat eta zuk hitzak […]