Martxoaren 31n hasiko da Amurrion Korrika. 22. edizioa izango da. Jadanik ari da ilusioa zabaltzen. AEK antolatzen duen lasterketa erraldoia gaur arratsaldean aurkeztuko dute Bilbon, Korrikaren aurkezpen soziala izango da. Asier Amondo Korrikako koordinatzailearekin berba egin dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220324_asier_amando_korrika.mp3 Deskargatu hemen.  

Prestatu dute 21. Korrikaren ibilbidea: 11 egun, zazpi herrialde, 2.560 kilometro. Klika leloarekin egingo dute Korrika aurten: Euskaraldia igaro berri delarik, euskararen aldeko jokabideak hartzera dei egingo du Korrikak, euskararen alde Klika egitera. Apirilean izango da 21. Korrika: Garesen (Nafarroa) abiatuko da, hilaren 4an, ostegunarekin, eta Gasteizen bukatuko, hilaren 14an, […]

Hamaika egun, hamar gau,  2550 kilometro inguru . Argazki asko utzi dizkigu, lehen egunean hiriburuetako udalak kilometro beren, Santigo zubian euskalgintzako eta instituzioetako ordezkariak elkarrekin, eta milaka norbanakoren argazkiak ere. Asier Amondok Korrikan izandako aniztasuna nabarmendu du. . “Eta bukatu eta gero ez dugu inongo zalantzarik: batzeko Korrika izan da. […]

Bihar abiatuko da 20 korrika Otxandiotik. Hasiera egun handia aurkezteko prentsa-agerraldia egin dute AEK eta Korrikako arduradunek Bilboko Kalderapeko Euskal Kulturgunean. 20. Korrika irekiko duen lehen kilometroari dagokionez, Joseba Kanpo Korrikaren sortzaile Otxandiarra zenaren omenezko kilometroa izango da. Joseba Kanporen senideekin batera, Korrikaren beste zenbait sortzaile izango dira hasierako kilometroan, […]

Aurtengo edizioa hasteko zazpi egun falta direlarik, Euskal Herriko arlo sozial, kultural, sindikal eta politikoko egile andana bildu da Bilboko Bbk Aretoan, Korrikaren aurkezpen sozialean.Ekitaldian 20. Korrikaren inguruko zehaztapenak eman dira poesia, bertso, musika eta BatZuk, euskararen lau aurpegi dokumentalaren laburpenaren bitartez. Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile eta Asier Amondo Korrikaren arduraduna […]

Korrikak hogeigarren edizioa  izango du datorren urtean: Otxandion abiatuko da martxoaren 30ean, eta Iruñean amaituko apirilaren 9an. Lelo gisara ‘Batzuk’ hautatu du AEK-k, ‘bat’ eta ‘zuk’ hitzak elkarturik. Asier Amondo korrikako arduradunak eman dizkigu edizio honen xehetasunak. Euskara ezagutzera eta erabiltzera gonbidatzea du helburu 20. Korrikak, bat eta zuk hitzak […]