Harriaren hiztegia, Jabier Muguruza eta Bernardo Atxagak haurrentzat eginiko disko berria da. Mara-mara egitasmoko bigarren alea da. Lehenengo diskoak Juan Kruz Igerabideren hitzak zituen. Oraingoan Bernardo Atxagak hainbat poema idatzi ditu eta bederatzi aukeratu dituzte, Jabier Muguruzak musikatzeko. Naroa Zamora eta Daniela Echeverria, diskoan kantari aritu dira. Alboan izan dituen musikariak, ostera, esperientzia handikoak dira: Mitxel Longaron, Txema Garces eta Jon Mari Beasain.
Deskargatu hemen.