Nami Kaneko itzultzaile japoniarra saritu dute Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen Sariaren zazpigarren edizioan, Bernardo Atxagaren ‘Soinujolearen semea’ eleberriaren japonierazko itzulpenagatik. Shigeki Tabata editorearen gidaritzapean, Shinchosha argitaletxeak plazaratu du lana, eta itzultzaileak eta argitaletxeak 4.000 euroko saria partekatuko dute. Gainera, 2.000 euro arteko laguntza jasoko dute argitalpenaren sustapenerako. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211001_Soinujolearensemea.mp3 Deskargatu hemen.

Jabier Muguruzak Bernardo Atxagarekin elkarlanean  “Geltokiak Izarretara” disko-liburua kaleratu du.  “Alfabetoa Muguruzaren diskoarentzat” izeneko testua idatzi eta grabatu du  Atxagak. Horrela, lan honekin, bere esentzia igarri daiteke diskoaren azkeneko pistan. Atxagak idatzitako testua, bi hizkuntzatara itzuli dute, beraz liburuxkaren lehen orrialdeetan euskaraz, katalanez eta gazteleraz irakur daiteke testua. Atzo Kafe […]

Euskaltzaindiaren mendeurrenaren Egunak eta lanak dokumentala aurkeztu dute. Euskaltzaindiaren ehungarren urteurrenaren harira. Gidoia Bernardo Atxaga eta Fermin Etxegoienek idatzi dute eta Miren Gaztañaga eta Mikel Ibarguren aktoreak izango dira kontakizuna garraiatzen laguntzen duten aktoreak. Hitzak dira protagonistak, Manuel Larramendi izan du hizpide Atxagak. Dokumentala XII.mendean abiatu eta gaur egun arte […]

Naturara itzultzea. Utopia literarioa ote? titulupean, Gutun Zuria Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren XI. edizioak literatura garaikideko idazle ospetsuak bilduko ditu gaurtik apirilaren 29ra. Naturaren defendatzaile unibertsala eta Walden eta Desobedientzia zibila lanen egilea izan zen Henry David Thoreau jaio zela 200 urte betetzen direla-eta, jaialdiak hausnarketa piztu nahi du, naturarekin harremanean egoteko eta ingurunearekin […]

Herdoilarena, Etiopia 1978an kaleratu eta handik bi urtera, 1980an plazaratu zuen Ruper Ordorika pott bandako bidelagun zuenak, Hautsi da Anphora. Disko osoa Etiopia liburuko poemekin osatu zuen Ordorikak. Liburuari gertatu legez, diskoak ere kontrakarrean egin behar izan zuen bidea, rockak eta punkak zein erresistentziarako kantagintzak herritarren gehiengoaren arreta jasotzen zuten […]

Gabriel Arestiren omenez, egun beteko jardunaldiak antolatu zuten asteazkenean  Bilboko Euskaltzaindiko egoitzan,  Arantxa Urretabizkaiaren eta Bernardo Atxagaren solasaldiak eman zion amaiera egunari. Aurreko mendeko figura garrantzitsuenen artean kokatu zuen Arantxa Urretabizkaiak Bilboko idazlea, eta  Bernardo Atxagak  bere idazkeran izan duen eragina nabarmendu zuen. Joseba Sarrionandia idazleak ekitaldirako propio grabatutako hitz […]

” Obabakoak” Arriaga Antzokiaren denboraldi honetako ekoizpen lan propio nagusia urriaren 18tik 21era bitartean estreinatuko da euskaraz, bi emanaldi eskainiz goizez eta hiru arratsaldez. Entseguetan murgildu gara eta Eneko Sagardoy, Ainhoa Etxebarria eta Miren Gaztañagarekin berba egin dugu. Arriagan ondoren, obra Bartzelonako Teatre Lliurera joango da, euskarazko bertsioaren 5 emanaldi […]

Gaurko saioan “Lu eta le” antzezlana izan dugu aztergai Agus Perez antzezki kritikariarekin batera. Arrera hotza izan du antzezlanak eta Agusen iritzi ikuslegoak ez du Bernardo Atxagak planteatutako metafora ulertu. Protagonistak Xabier Lete eta Lourdes Iriondo baziren heriotza zen agertokian ikusten genuena. Bestetik ospatu berri den Maratila jaialdiaren kronika ekarri […]