Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan, Euskalgintzaren Kontseilua osatzen duten euskararen aldeko gizarte eragileek agerraldi bateratu egin dute. Euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuak bizi duen egoera larrialren irakurketa eta hura gainditzeko bidearen proposamenak azaldu ditu Idurre Eskisabelek. Larrialditik indarraldira igarotzeko garaia dela azpimarratu dute. Bukatzeko, norbanakoei zuzenduta, euskaltzaletasuna eta euskararen aldeko ekimenak bultzatzeko deia egin du. Halaber, abenduaren 27an Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du, Pizkunde berri baten lehen txinparta bihur dadin.
Deskargatu hemen.

