“Interneten gertatutakoa ez da zelaian gertatzen”, sare sozialak jokoz kanpo

Durangoko Azokako Kabi@ gunean Jon Turrillas abokatu eta teknologia berrien adituaren hitzaldia izan da. Sare sozialen arriskuez mintzatu da. Internetera igotzen den guztia betirako geratzen da, horregatik, sare sozialak erabiltzerako orduan, gure argazki edo lagun arteko momentu bat  igotzean, bi aldiz pentsatu beharra dagoela ekarri digu gogora. Bestetik kasu ezberdinak aipatu dizkigu, esaterako, Eibar taldeko jokalari bik partekatutako bideoa, zein lege urratzen zituen azaldu digu. Informazioa partekatzearen arriskuez ere mintzatu da Turrillas.

Deskargatuhemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"33 Ezkil" eleberria aurkeztu digu Miren Gorrotxategik

ar. Abe 6 , 2016
Iaz, Agustin Zubikarai beka irabazi zuen Miren Gorrotxategik, eta aurten argitaratu du “33 Ezkil” eleberria. Baserri giroko Thriller bat dugu, misterioz betea. Thriller generoko nobela bada ere, baditu beste hainbat gai, horien artean baserri eta hiri giroaren arteko gatazka, belaunaldi ezberdinen arteko talka, bikote harremanen gorabeherak, anai-arreben arteko gorroto eta […]

Honekin lotuak