Durangoko azoka honetako nobedade bat da ere Hedoi Etxarteren azkenaIzen baten promesa. Ez-fikziozko lana da , aita hil ondoren sortutako galderetatik abiatu dena. Aita nor izan zen gaztetan? Zer utzi zion semeari? Eta nola berridazten da iragana, hutsuneak eta testigantzak tartean?Horiek guztiak jaso ditu Hedoik: doluaren barruko ahotsa, 70eko hamarkadako militantzien aztarna, eta Aitor Etxarteren inguruan bildu dituen lagun eta kideen testigantzak.
Ilargi kantariak pop estiloko zortzi kantaz osatutako diskoa aurkeztu du azokan, bere aitaren heriotzaren ondorioz bizitako dolu-prozesu pertsonaletik abiatuta sortu da. Prozesu horretan, Iñurri eta Esku Hutsik elkarteekin elkarlanean aritu da, testigantza ezberdinak jasoz, eta doluaren egoera, prozesuan sortzen diren emozioak eta pertsona horien babesguneakn aztertu ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/251205_ilargi.mp3 Deskargatu hemen.