Isabel Aleman Amaiurko auzipeza, Asisko Urmeneta komikigilea eta Xabier Monasterio Erroa argitaletxeko arduradunak, aurkeztu berri dute “Amaiur! Libera State” komikia. Eleberri grafiko historiko honetan Gaztelarrek Amaiurko gaztelua setiatu eta hartu zuteneko garaia azaldu du, gertaera haietatik 500 urte bete diren urtean. 1512tik 1522ra arteko Nafarroako historia jorratzen du Erroa argitaletxeak argitaratutako liburuak, azkenaldion ohikoa duen moduan, ikerketan azaldutako datu historikoak emanez eta, tarteka, umorea ere erabiliz. Korsikako Aiacciuko Nazioarteko Komiki Azokaren 20. edizioa ospatu berri da eta Asisko Urmenetak azoka horretako Historia saria irabazi du ‘Amaiur! Libera State’ lanarekin.
Deskargatu hemen.