PIPERPOLIS: Saioa taldea, Gure Zirkua eta Eako poesia egunak

Proposamen ugari ekarri ditugu Bilbo hiria irratiko kultur artefaktura. Lehenengo Saioa taldeko Kamila Zubeldiarekin berba egin dugu. Marieder Iriartek eta Kamila Zubeldiak osatzen dute Saioa taldea. Folk akustikoa lantzen dute eta hirugarren  lana argitara berri dute. “ Hiru , hamalau” deiturikoa, hirugarren lana, hamalau kantu berri, argazki bat, hamalau autore eta Saioa taldearen lankidetzaren fruitua izan da.

Gure Zirkua Bizkaira iritsikoa da, Ondarroan eta Gorlizen lau aste emango ditu. Zirkuaren nondik norakoak ekarri dizkigu Iker Galartza aktoreak. Zirku nomada bat izateaz gain, zirkuko euskal artistentzako topagunea! Hainbat diziplinatako euskal artistek lan egin ahal izateko zirku bat.

Bukatzeko asteburu honetan ospatuko diren Eako poesia egunetan murgildu gara, ‘Lurra, sustraietatik orri’ lelopean, uztailaren 13tik 15era egingo dituzte Eako Poesia Egunak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Auzolanean sortutako "Danona Donea" jaialdia ostiralean ospatuko da Mundakan

az. Uzt 11 , 2018
#Danona Donea jaialdia ostiralean ospatuko da Mundakan. Zulo Irekia jaialdi autoeratua  izango da, diziplina askotakoa, elektrizitaterik gabeko jaialdia; txosnarik ere ez da egongo, ezta eszenariorik ere. Borobilean gauzatuko den jaialdia dugu, Mundakako Santa katalinan. Bestelako jaialdi bat posible dela aldarrikatzeaz gain, espazioen pribatizazioan ere hausnartu dute. Auzolanean antolatutako  jaialdiaren inguruko […]

Honekin lotuak