PIPERPOLIS: Mami Lebrun antzezlanaz Kepa Errazti aktorearekin

” Mami Lebrun” antzezlanak irabazi du Donostia saria, Xake Produkzioak konpainiaren lehen obra da. Getari Etxegaraik zuzendu obra  eta Kepa Erraztik idatzi du gidoia, aktore lana ere egiten du. Piperpolisera gonbidatu dugu eta antzezlanaz eta sariaz berba egin dugu. Heriotza, iragana eta memoria ditu hizpide antzezlanak. Egoitzek eta Mirenek amona hil berriari omenaldia prestatu nahi diote. Etxeko ganbaran topatutako egunerokoen bitartez, amonaren gaztaroa ezagutuko dute, Parisen kabaret batean kantatzen zuela, esaterako. Oholtzan Kepa Errazti, Ane Pikaza eta Ainara Ortega izango dira. Donostia saria jaso berria Martxoaren 27an antzerkiaren nazioarteko egunean eskainiko dute Viktoria Eugenian.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GOMUTAN : Bilboko udal eskoletako lehenengo euskara ikastaroak (1918)

az. Mar 21 , 2018
1918ko martxoaren 27ko udalbatzak Bilboko Muxika eta Indautxuko eskoletan euskarazko ikastaroak ematea onartu zuen. Lau irakasle kontratatu zituen, ordutegitik kanpo bere borondatez joango ziren ikasleei euskara irakasteko. Karlistek, jeltzaleek eta Antxon Bandres errepublikazaleak babestu zuten proiektua. Besteek, ezkerreko nahiz eskuineko, aurka bozkatu zuten. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gomutan/180321_gomutan41.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak