HIZPIDEA: “Euskara irabazteko bidean” Euskara biziberritzeko bidean aldaketak datozen sentsazioa dakar

Gaurkoan  “Euskara irabazteko bidean”  liburuaren berri eman digu Garikoitz Goikoetxeak. Euskara irabazteko bidean liburuan; Elkarrek, BERRIAk eta Jakin-ek elkarlanean sustatutako Aleka bildumaren bigarren lana da. Sentsazioa da. Giroa. Nahia ere bai. Euskara biziberritzeko bidean aldaketak datozen sentsazioa. Aurrerapena egin du euskarak azken hamarkadetan. Aurrerapen handia. Baina bide luzea dago aurretik. Beste egoera bat zabaltzen ari da. Bidea irabazteko. Euskara irabazteko. Euskarak irabazteko. Horrela irakur dezake liburuaren kontra azalean baikortasun mezua zabaltzen du lanak. Ehun elkarrizketa inguru egin ditu kazetariak gaur eguneko argazkia egiteko. Liburuaren lehen atalean euskararen egoera aztertzen du hainbat aspektutik, lan mundua, hezkuntza, helduen euskalduntzea, administrazioa, hedabideak , internet…

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: 2012ko lan erreforma indargabetzeko bidea hasi dute

og. Abe 15 , 2016
Lanaren ekonomiaren tartean Jon Bernat Zubiri ekonomialaria 2012ko lan erreformari begira jarri da. Osatutako Espainiako gobernuaren ahulezia ikusita lan erreforma bertan behera geratzeko bidea ireki du oposizioak. Lan erreforma horrek muturrera eramaten ditu aurreko erreformetan arian-arian ezarri zituen oinarriak. Krisiaren ondorioak langile klaseari ordainarazi,  erreformak jomugan jarri du negoziazio kolektiboa, […]

Honekin lotuak