Pasa den astean Espainiako Fiskaltzak bost euskal gazte askatzea erabaki zuen, besteak beste, Xabat Moran eta Aiala Zaldibar. Zigor kode berrian oinarrituta, Xabatek eta Aialak ez zuten neurri hori espero. Atxiloketetan eta kartzeletan bizi izandakoak kontatzeaz gain, epaiketa berean kondenatutako beste bi gaztek kartzelan jarraitzen dutela gogorazi digute.
Krisitik ateratzen ari garela entzun dugu maiz azken bolada honetan: urriko langabeziaren datuak ikusita, ez du ematen. Langabeziak bere horretan jarraitzen du eta sortzen diren enpleguak oso prekarioak dira. Horrekin batera, Yolanda Jubetok Eusko Jaurlaritzako 2016rako Aurrekontuak aztertu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151109hizpideayolandajubeto.mp3 Deskargatu hemen