Musika eta letrak nagusi izan dira aste honetako Piperpolisen. Josu Aranbarri Piztiak taldeko kidearen bisita izan dugu taldearen disko berriaz hitz egiteko. Autoekoiztutako lan berri honek “Gabeko kalapitxixak” izena dauka. Hamairu kanta berri eta duela 25 urte inguru TU-K taldearekin batera sortu zuten “Pornografiaz” kanta bera ere bildu dituzte. Berako Petti kantariak ere diskoan parte hartu du eta, Ondarroan egin bezala, Bilboko Kafe Antzokian taula gainean elkarrekin arituko dira.
Literaturari dagokionez “Q” eleberriaren berri eman dugu. Gatazka Kolektiboak argitara eman du Luther Blissetten nobela. Garikoitz Zuluetak eta Edorta Jimenezek kontatu dizkigute lan honen nondik norakoak.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.