BEHIALAKO EGUN BATEZ: Lou Reed jaio zen

Gaurkoa bezalako egun batean sortu zen New Yorkeko Brooklyn auzoan Lewis Allan Reed (Lou Reed) estatubatuar rock musikari, konposatzaile eta argazkilaria. The Velvet Underground musika-taldea sortu zuen 1964an, John Calerekin batera, baina taldea utzi zuen 1969an, eta bakarlari gisa aurkeztu zuen 1972an Lou Reed diskoa. Urte berean, David Bowiek ekoitzitako Transformer diskoa kaleratu zuen (Walk on the Wild Side). Musikagile oparoa izan zen, eta disko ugari plazaratu zituen harrezkero. Gaurkoan, bere ibilbidea, drogarekin, Andy Warholekin, bere hiriarekin eta beste artista askorekin izandako harremanak aztertu ditugu Rafa Ruedak marraztu digun soslaian.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

‘Hamaika irakurtzeko jaioak’ ipuin-bildumak argia ikusi du

al. Mar 2 , 2026
Euskal Herriko txoko ezberdinak literaturaren bidez josten dituen egitasmo baten fruitu da Hamaika irakurtzeko jaioak ipuin-bilduma. Udalbiltza-k sustatutako Geuretik Sortuak egitasmoaren hirugarren edizioan, hamabi idazlek hiru asteko egonaldi bana egin dute euren bizilekua ez den herri batean, eta esperientzia horretatik sortu dira hamaika istorio. Horietako bat da Maitane Nerekanek Amasa-Villabonan […]

Honekin lotuak