MUSIBLA #191: Alex G, Anonyme Popular, Ines Osinaga, HATXE, Desgaraian, Pasadena

Estatu Batuetatik dator lehenbiziko gonbidatua gaurko saiora. Alex G. ezizenez ezagutzen den musikar honek God Save The Animals diskoa atera du orain gutxi. Konposizio akustikoak, folkaren magalean daudela esan daiteke, baina azpian geruza elektronikoak ere sumatzen dira. Nahasketa bitxia. Diskoa, titulua kenduta, oso ondo dago. Rafa Ruedak eta Igor Elortzak, eskuz esku egin duten diskoarekin goaz orain. Anonyme Popular izeneko artefaktu honek dohain asko ditu, Igorren bertso jarri ironiko, mingots, beti betean ematen dutenak alde batetik eta bestetik jantzi musikal egoki baino egokiagoa. Artefaktua bera ederra da, disko liburu formatuan, ez zaizu damutuko berarengana hurbiltzen bazara. Ines Osinagak atseden luze samar baten ostean disko eder eta biribil batekin datorkigu. Musikari honek duen dotorezia leku gutxitan aurkitzen dira. Hiru diskoz osatutako lana ekarri digu oraingoan, eta zer hiru! Kubara bidean ez zekien zer zerabilen esku artean, bazekien bertako emakumeen musika eta bizipenekin bat egin nahi zuela eta hor hasi zen lan hau ontzen: #itsasoadabidebakarra. Lan guztiz gomendagarria. Idoia Hernandez Toledo musikaria da HATXE. Disko berria dakar, bere pianoaren paisaiekin jositako lan barnerakoia eta hunkigarria. Panpin Hautsien Dantza izeneko grabazioarekin datorkigu orain. Desgaraian taldeak disko txundigarria ekarri digu. Gauden Aldian izena jarri diote eta sentsibilitatea ahurka eskaintzen duen diskoa da. Bejondeigula honelako lanez gozatzeko aukera daukagulako Euskal Herri txiki honetan. Eta bukatzeko Gasteizera goaz. Pasadena proiektuak aurrera jarraitzen du. Ez zen, antza, disko bakarrerako Jon Basaguren eta Libe Garcia de Kortazarren proiektu hau. Zorionekoak gu! Bigarren grabazioarekin datoz orain, Izpia jarri diote izena eta urrats sendoa da euren ibilbidean.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Osakidetzaren defentsan kalera ateratzera dei egin dute Bilboko Auzo Elkarteen Federaziotik

ar. Mar 7 , 2023
Bilboko auzo elkarteek, pentsionistekin  eta mugimendu feministarekin batera, protesta deitu dute ostegunean, martxoak 9, 19:00etan auzoetako Osasun Zentroen aurrean, Osakidetzan gertatzen ari diren murrizketak salatzeko asmoz. Euren hitzetan, osasungintza publikoa da osasunerako eskubidea baldintza berdinetan bermatzen duen bakarra, eta hori lortzeko gakoetako bat kalitatezko lehen mailako arreta dela, osasuna ardatz […]

Honekin lotuak