Udal politika: Bilboko alkateak iragarritako Bakearen foroaren inguruko iritziak eta turismoa hizpide

Asteazkeneko udal politika tartea  izan dugu Ibaizabal saioan, gaurkoan Fernando Atxa Udalberriko kidea, Koldo Bilbao EAJ kidea eta Alba Fatuarte EH bilduko zinegotzia izan dira gurean.  Lehenengo bakegintza izan dugu berba gai. Juan Maria Aburto alkateak aurreko astean jakitera eman zuen Radio Euskadin eginiko elkarrizketan Bilbon bakearen foroa antolatuko zela. Horren ingurua iritzia eskatu diegu taldeei. EH Bilduren ustetan goiz izan da iragarpena egiteko, ekainean jakin bait zuten hau eta hauteskundeak zeudenez atzeratzea erabaki zen. EAJko Koldo Bilbaok aipatu du ezberdinen arteko espazioa izango dela. Udalberriren iritziz giza eskubideak oinarri izan behar dira eta memoria denon artean idatzi behar da, era positiboan hartu dute fororen eraketa denok. Azaroaren 10 biktimen aldeko ekitaldia izango da Bilbon eta bertan udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek parte hartzen dute.

Bestetik Bilbo eta turismoa izan dugu hizpide. Zubia pasatu berri da, eta gero eta gehiago sumatzen da kanpotik datorren bisitariaren presentzia hirian, hotelek datuak eman dituzte eta larunbatean, esaterako, Bilbon bete egin zen.  Turismoak goia jo du, baina noiz arte irekiko dizkio Bilbok ateak turismoari? EAJren iritziz oraindik ere ibilbidea egiteko aukera dago. EH bilduren iritziz kontuz ibili beharreko gaia da izan ere azken urteetan hiria zentroari begira eraiki da eta horrek auzoak ahaztuta utzi ditu. Udalberriren iritziz kezkatzekoa da auzo ezberdinen artean sortzen ari diren ezberdintasunak, Fernando Atxak gogora ekarri du turismoaren alderdi latzena prekarietatea dela.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

KINGSTON HIRIA: Patxanga!!!!!

az. Aza 2 , 2016
1. BELISARIO LOPEZ Y SU CHARANGA Pachanga Bum Bum 2. RAY BARRETTO Ritmo Sabroso 3. BELISARIO LOPEZ Y SU CHARANGA Si, Señor 4. RAY BARRETTO El Watusi 5. BELISARIO LOPEZ Y SU CHARANGA Caña Y Coco 6. RAY BARRETTO Guajira Y Tambo 7. BELISARIO LOPEZ Y SU CHARANGA Como Se […]
patxanga

Honekin lotuak