Gaurko saioa Kattalin Minerren bisita izan dugu. Jezabel da katalin Minerrek argitaratu berri duen nobelaren protagonista, behin baino gehiagotan errepikatzen du protagonistak nobelan “ Nola heldu naiz ni honaino” eta esaldi hori hain zuzen ematen dio izenburua nobelari. Duela urte bete Igartza beka irabazi zuen eta duela bi aste plazaratu du bere lehen eleberria. Piperpolisen bide lagun izan dugu. Bestetik Loraldia jaialdiaren programazioaren barrenean murgildu gara.
Gernikako arbola euskaldunon askatasunen sinboloa da, baina, horrezaz gainera, Jose Maria Iparragirrek sorturiko kanta ezaguna ere bada. Kanta hizpide honetan bion historia berrikusiko dugu eta bukaeran aspalditxoan piztu zen eztabaida gogoratuko dugu, Gernikako arbola kantak Euskal Herriko ereserkia izan behar ote zuen, alegia. https://bilbohiria.com/docs2/2017/kantahizpide/kantahizpide03-gernikakoarbola.mp3 Deskargatu hemen.