Loraldia jaialdiaren parte, Artxibo Biluziak obraren emanaldia izango da gaur Bilboko Arriaga Antzokian 19:30etan. Metrokoadroka kolektiboaren obra da eta Joan Mari Torrealdai ikerketa bekarekin osatu dute. Aktoreak Intza Alkain eta Javi Barandiaran dira, eta zuzendaria Oier Guillan. Ikerketaren zutabeetako bat da antzerkia, eta publikoari hausnarketa bat proposatu nahi dio. Javi […]

Udaberrian sartu gara, bedatsa edo primadera, Mikel Laboaren ahotsa entzun bitartean, udaberriari egindako aipamen batzuk gogoratu ditugu, loreak, maitasuna, kukua. Udaberriari lotutako irudiak dira, bizitza ernatzen den sasoia baita. Larrosaren koloreetatik abiatu gara Joseba Sarrionandiaren Sorterriko koplak entzunez, baina beste euskal autore batzuk aipatu ditugu halaber: Xabier Lete, Xalbador, Kirmen Uribe, […]

Bilbon dabil Gabriel Aresti eguna antolatu dute larunbat honetarako Loraldiaren eskutik.  Gabriel Aresti kultur elkarteak eta Karmelo Landa izango dira jardunaldiaren bihotza eta gaur gurean izan dira. Egun osorako egitaraua antolatu dute horretarako, hiru jardueratan banatuta. Lehenik, Ibaizabal itsasadarrean bisita gidatua egingo dute itsasontziz. Ondoren Kafe Antzokian bazkaria eta eguna […]

Loraldiaren barruan bihar “Errimak bi oinetan” ikuskizuna izango da ikusgai.  Dantza eta bertsoa gurutzatzen den lekuan hasi zen sormen honen bidaia. Bertso saio batek publikoari eskaintzen diona sentiaraztea zuen helburu Errimak oinetan ikuskizunak, baina bertsolarien ordez dantzariak jarrita. Aurrekoaren formatu bera du, baina gai, bertso eta dantza berriek erabat ezberdin […]

Muda du izena Thierry Biscaryren azken proiektua. Loraldian “Muda” izeneko proposamen artistikoa dakar.Proiektu berriarekin dator beraz, disko berriarekin, kantu berriekin. Baina beti bezala historiaz beteriko kantuak dakartza berriro ere , guren izan da  Thierry. Manez eta kobraken ostean dator Muda, ezberdintasunak handiena oraingoan sokak protagonismoa handiago duela. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201007_Muda.mp3 Deskargatu hemen.

Lurrun minez antzezlana entrenatuko da Loraldia jaialdian hiru marikaren arteko drama psikologikoa, soziala eta sexuala da. Aurre estreinaldia egin zuten martxoan baina egoerak estreinaldia atzeratu egin zuen, orain udagoieneko loraldiak hartuko du estreinaldia. Olatz Gorrotzategi zuzendaria eta Galder Perez testu egilearekin berba egin dugu.  Hiruki arrosa. Desirak eta beldurrak, alkohola […]

Martxoaren 10tik  29ra bitarte luzatuko da Loraldia. Euskal kulturako erreferenteak zein sortzaile gazteak jardungo dira Bilboko hainbat espaziotan. Beste urte betez Bilbo euskal kulturaren plaza izango da, irrati tarte honetan loraldia ezugutzen ari garaImanol Agirre eta Amaia Ocerinekin. Gaurko saioan Loraldiak jaialdiak literatura eta bertsolaritza distipinatik dakarrena errepasatu ditugu. Yoseba […]

Loraldia jaialdia Joseba Sarrionandiaren Lisboara iritsiko da; Pessoa eta Sarrionandia casa do Fadon ikuskizunarekin. Martxoaren 18an estreinatuko dute propio jaialdirako sortutako pieza, Bilboko Itsas Museoan, eta emanaldiak testua, antzerkia eta Portugalgo Diana Villarinho fado abeslariaren doinuak uztartuko ditu, Loraldia jaialdiko antolatzaile Imanol Agirrek azaldu digunez. Mikel Antza idazleak prestatu du […]

Martxoaren 10tik  29ra bitarte ospatuko da Loraldia jaialdia Bilbon. Euskal kulturako erreferenteak zein sortzaile gazteak jardungo dira hiriko hainbat espaziotan. Beste urte betez Bilbo euskal kulturaren plaza izango da, irrati tarte honetan loraldia ezagutzen ari gara Imanol Agirre eta Amaia Ocerinekin. Musikak izango du bere leku garrantzitsua loraldia jaialdian, badakagu […]