Kirol Eskirol saioan #JUGGER kirol-moldea ezagutu dugu, Heroien Odola pelikulan oinarritutako joko berezia (eskrima eta errugbiaren uztarketa). Unai Aedo Drakars taldeko kidea izan dugu gurean, JUGGER kirolaren bereizgarriak azaltzen eta Ane Zabalak, Eskirol mozorroa jantzita, kirolak oinarri duen Heroien Odola pelikularen azalpen-kontaketa ekarri digu+ Julen Zelaieta Xorroxin zorionaren kantua + […]
Ane Zabala
50 urte pasatu dira Gabriel Aresti hil zenetik;eta mende erdiko tarteak esanahi berezia hartzen du, horregatik urte honen zehar hainbat ekitaldi eta ekintza izango dira aren figura gogora ekartzen dutena. Ostegunean Bizkaiko foru liburutegian Gabriel Aresti aurpegi anitzak hitzaldi zikloa izango da, Zikloak lau aurpegi aztertuko ditu poesia soziala, antzerkia, […]
Eneritz Furya kantaria izango dugu bidelagun gaurko piperpolisen, hirugarren lan luzea argitaratu zuen 2024ean HHH deiturikoa eta bihar Bilbon aurkeztuko du. Diskoa “Hitzen uztera” kantuak zabaltzen du. Etsipenaren eta onarpenaren inguruan hitz egiten digu kantuan. kontrolik gabeko egoera bat irudikatzen du, non pertsona batek bere barruko borrokak eta zauri emozionalak […]
Gaurkoan igel jokoan eta tokan aritu gara; igelaren ahoan fitxak sartzea eta metalezko zutikako xafla bihurria jotzea helburu: kax! Bilbo Konpartsek duten kirol mundua ere ezagutu dugu eta Hau Pittu Hau taldeko Ainhoa Ribeiro elkarrizketatu dugu; Ane Zabala Eskirol kontsagratuak dokumental puxka oparitu digu: “Icaro”; Maite Sarasolaren bertsoak+ musika… On […]
Futbola eta dantza moldeen uztarketa dugu ardatz Alain Maya dantzariaren ahotan. Xorroxin irratiko Julen Zelaieta xoriaren kantu goxo-bixia, Ane Zabalaren Eskirol gomendio-mozorroa, footdanceren kronika, Maite Sarasolaren bertsoak, musika, berba librea… On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2025/kiroleskirol/250227_kirol_eskirol_futdance.mp3 deskargatu hemen.
Kokein taldea 1999an sortu zen Eibarren, eta 25 urte bete ditu. Zaloa, Iker, Jatsu, Haritz eta Eduk osatzen dute taldea. Argitaratu berri dute disko berezia, Bidea da helmuga deiturikoa. Bertan, kontrola galduz barre egiteko gonbita luzatzen digute hasiera-hasieratik, Bidean goaz kantuak irekitzen du diskoa, izan ere, oraindik badute zer sortu, […]
Euskal pilota federazioaren hauteskundeak aztertu ditugu; Joxe Mari Mitxelenak buru duen ‘Pilota Zazpi Haizetara’ eta Enaitz Olaetaren ‘Euskal Pilota Mundura Taldea’ hautagaitzak astindu ditugu. Joxe Mari eta Enaitz elkarrizketatu eta… Musika goxoarekin bat, kazetari Naiztarren ekarpen hirukoitza: Ane Urkiri + Aerobik irakasleak (Iker Gurrutxaga eta Jon Garate) Maite Sarasolaren bertsoa(k), […]
Don Inorrez eta Metrokoadroka taldeek AZTIA proiektua aurkeztu dute. Batetik, diskoa dugu, kantuak, eta bestetik, ikuskizuna izango dena. Dena 2023an abiatu zen. Don Inorrez musika taldeak Oier Guillan idazleari disko berri baterako hitzak eskatu zizkion. Kantuak idatzi ordez, antzerkitik gertu bizi denez, bakarrizketa bat idatzi zuen, eta abiapuntu horretatik disko […]
2025eko aurrenekoan etxera begira jarri gara; Euskararen mugetatik kanpoko lurrak konkistatu dituen kirol modernoa aztertu dugu: ARTZIKIROLA. Artziniegan sortu eta mundura zabaldu den kirol inklusiboaren berri ekarri digu Anjela Vadillok. Ane Zabalak Eskirol mozorroa jantzi eta “Milion dollar baby” pelikulatzarra ikusteko gonbitea egin digu Bittor Beaskoetxearen kronika eta Maite Sarasolaren […]
Gurean komikiaren presentzia gero eta handiagoa da. Euskaraz sortutakoak asko dira, baina baita euskara ekarritakoak gero eta gehiago dira. Azken urteetan Astiberri argitaletxeak ezinbesteko klasiko matzuk ekarri ditu euskarara. Horretan lanean aritu da Julen Gabiria. “Maus” izan zen lehena, aurreko urtean Joe Sacoren “Palestina” ekarri zuen eta oraingoan “Gerra Gazan”. […]