Bilboko kaleak harrotasunez eta borrokaz bete dira E28an

Ekainaren 28an milaka herritar atera dira Bilboko kaleetara, Sexu eta Genero Askapenaren Aldeko Harrotasunaren eta Borrokaren Egunean, Bizkaiko E28 Koordinakundeak deituta. Aurtengo manifestazioaren ardatz nagusia transfobiaren aurkako borroka izan da, eta protesta goizez egin da lehen aldiz, BBK Ria makroekitaldiagatik arratsaldeko tartea kentzeagatik. Transfobiaren aurka, borroka kolektiboa leloa izan zuen manifestazioak. Larunbatean hori Bilbon, baina aurreko astean Bilbao Bizkai Harrrok karrozen kabalgata bat antolatu zuen. EHGAMetik argi adierazi dute, E28a, borroka eguna, ez negozio turistikoa. Baina 2015ean Bilboko Udalak “Bilbao Pride” (egun “Bilbao Bizkaia Harro”) izeneko egitasmo turistikoa sortu zuen, turismo gay zuri eta aberatsa erakartzeko helburuarekin. Urtez urte, egitasmo hori folklorean eta merkantilismoan oinarritutako ospakizunak inposatzen saiatu da, eta Ortzadar elkartea bitarteko izan da horretarako. Gertatutakoa baloratzeko gurean izan ditugu Gabri eta Daniela.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

NORBAIT HIL DA HEMEN: 27

az. Uzt 2 , 2025
Aste honetan Dima eta Durangotik etorri zaizkigu gonbidatuak. Oier eta Gorka izan dira gurekin, GARRAIO taldeko partaideak. “Ezeren alde” izenpean kaleratu berri duten kanta aurkeztu digute, eta uda ostean etorriko denaren pistaren bat eman digute baita ere. Garraioak, bidaiak, kontzertuak eta beste gai batzuen artean, kanta zerrenda polita irten da, […]

Honekin lotuak