Udal politikarako tartea zabaldu dugu Udalberri, EAJ eta EH Bilduren parte hartzearekin

Udal politikarako tartea zabaldu dugu asteazkenetan  Ibaizabal saioan. Udalean lanean dabiltzan gaien inguruan berba egiteko asmoa dugu. Astero herritarren kezka ekarriko ditugu plaza honetara. Horretarako hiru lagun batuko zaizkigu Ibaizabal saioan,  Koldo Bilbao EAJko kidea, Alba Fatuarte EH Bilduko zinegotzia eta Amaia Arenal  Vidorreta, Udalberriko zinegotzia. Bilbo Hiria irratiak ahaleginak egingo du beste alderdi politikoak ere solasaldira batu daitezen. Ostegunean izango den Udalbatzarrera aurkeztutako gai batzuk ekarri ditugu solasaldira.

Bosgarren edukiontziaren inguruan aritu gara. Legegintzaldi honetan bosgarren eduki ontzia Bilbo osora zabalduko da, eduki hontzi honen erabilpena hautuzkoa da, EH Bilduk zenbakiak aztertu eta erabiltzaileen tasa oso baxua (%6a) dela ikusita, euren ustetan hondakin organikoen jasotze tasa igotze aldera, tasa fiskalen bitartez, hobarietan pizgarriak egonik proposatzen du. Koldo Bilbaok nabarmendu du udalak konpromisoa hartzen duela sentsibilizazio kanpainak eginez, hondakinen berezitzearen alde: Koldoren esanetan “pizgarri ekonomikoen alde egon daiteke udala baina itxaron egin behar du”.  Udalberriko Amaia Vidorretak nabarmendu du argi utzi behar dela ondoren konpost horrekin zer egiten den.

Euskara ere izan dugu berba gai. Hizkuntza eskolaren konpetentzia Eusko Jaularitzarena bada ere, Udalberrik eta EH bilduk argi dute euskara ikasteko plaza gehiago eskaini beharko lituzkeela.  EH Bilduk euskararen irakaskuntza doakoa izan behar dela eta urratsak eman behar direla dio, Auzoan errealitateak ekarri dituzte eta gogora ekarri du Alba Fatuartek ezberdintasun handiak daudela Otxarkoagan euskara ikasi nahi baduzue edo Bilboko beste auzo batean. EAJko Koldo Bilbaok gogora ekarri du Bilboko Udalak euskaltegien matrikulazio kanpainan bat egin duela eta gurasoei zein merkatariei ematen dizkieten laguntzak aipatu ditu.

Solasaldian Deustuko kanala irekitzeko obrak ere izan ditugu hizpide.  Lanak egin behar zituen Canal de Deusto enpresa taldeak nahi zuen udalak ordaintzea, baina ez diote onartu. Urtebetez obrak geldi daudela ikusita, kontratua eten du udalak. EH Bilduren iritziz obra honekin Bilbotarrak egunero dirua galtzen ari dira. EAJren iritziz udalak bide ona hartu du kontratua eteten, argi utzi nahi izan dute diru gehiago eskatu dutenez kontratua gelditzea erabaki dute.

Bukatzeko, asteburuko gertakariak aipatu ditugu  Zorrotzaurren eta Boluetan joan den asteburuan bi emakumek jasandako sexu erasoak publikoki gaitzesteko deia egin dute.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BERBAZ: Iker Maguregi (LagunCar): autoa (eta gastuak :-) konpartitzen hasi nahi?

az. Urr 26 , 2016
Gehienok ondo dakigu, sobera auto daude inguruan, auzoan, etxean, aparkalekuetan (ia miloi bat auto EAEn, etxe asko eta askotan 2 edo gehiago,…),… Eta haietako gehienak denbora gehienean geldirik. Itzelezko propaganda egon da urtetan, eta ondo barneratuta dugu “premia” hori. Estatusa ere agertzen du askorentzat, nor izatea. Gastuak, aldiz, itzelak ditu […]

Honekin lotuak