Kafe Antzokiko kultur arduraduna den Mikel Urbeltzek otsailaren lehen hamabostaldian prestatu dituzten ekitaldiak azaldu dizkigu: Xamarren kultur hitzordua, haurren gunea, Kantagintza , ihaute jaiak eta programaturik dauden zenbait kontzertu. Aukera zabala eta anitza benetan.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
az. Ots 3 , 2010
Urtarrilari dagokiona eta azalean Victor Hugo Garrido venezuelarra: berari egin diote elkarrizketa nagusia Lur Mallea Mahatserriko Berton hilabetekariko zuzendariak kontatu duenez. Bestetik, besteak beste, Komite Internazionalistak taldearen 30. urteurrena, euskal preso politikoen senideen egoera, Santutxuko Ihauteriak, Melilla y Fez taberna edo Kluben arteko Europako Kros Txapelketa jorratu dituzte zenbaki honetan. […]