IBAIZABAL: berri txarrak gas naturalaren erabiltzaileentzat.

gasa.jpegJose Luis Segura EKAko (Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolamendua) komunikazio arduradunak gaur kontatu digunez, azken egunotan bi berri txar izan dira gas naturalaren erabiltzaileentzat. Alde batetik, pasa den igandean etxebizitza eta enpresa txiki zein ertainentzat gas naturalaren salneurria % 8´9 igo zen  espainiar estatuan: aurtengo laugarren igoera da hori eta urtarriletik hona prezioa % 18´5  igo dute. Bestetik, lehen doakoa zen gas ikuskapena egitegatik, Naturgaseko bezeroei batez besteko 50 euro kobratu diete azken fakturan, Naturgasek dioelako kobratzera behartuta dagoela: EKAren ustez, aldiz, araudiak ez du derrigortzen enpresei kobratzera.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/jlsegura081015.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA: Beck, Mokaua, Antonia Font

az. Urr 15 , 2008
Urte berriari ekiteko musika desberdin ugari, hip hop, psikodelia, amerikanoa eta disko musika. Beck izango da lehena, eta gero etorriko dira, besteak beste, Mokaua, Elorrioko taldea bere lehenengo disko zoragarriarekin. Beste asko ere topatuko dituzu hemen, Musiblan. On egin! Saio hau deskargatu nahi baduzu klikatu HEMEN. Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla081015.mp3

Honekin lotuak