50 herritan baino gehiagotan egingo dute estatus politikoari buruzko galdeketa igande honetan, eta horrekin milioi erdi bat lagun inguru izango dira erabakitze eskubidea praktikan jarria izango dutenak. Horretaz Xabier Letonak egindako erreportajea nabarmendu du Argia astekariko Lander Arbelaitzek. Horrez gain, Frantziako presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzuliaren harira, Jenofa Berhokoirigoinek Fronte Nazionalaren normalizazioaz idatzitakoa ere aipatu du. Amaitzeko, Pello Zubiriak Elikadura burujabetzaren inguruko erreportajea aipatu digu.
Deskargatu hemen.