“Euskara Aurrera” egitasmoak larunbatean Donostian egingo den manifestaziora joateko dei egin du

‘Euskara aurrera’ egitasmoak hainbat atxikimendu jaso ditu larunbateko manifestaziorako. Euskara Aurrera leloarekin manifestazioa deitu dute datorren larunbaterako, maiatzak 21, Donostian. Euskarak gaur egun duen egoerak arduratuta sortu dute egitasmoa. Nabarmendu dutenez  besteak beste, azken urtean euskararen aurka hartu diren erabaki judizialak larriak izan dira, euskarak pantailetan duen presentzia murritza, eta euskaraz ikasteko eskubidea behin eta berriz urratzea. Egoera aldatzeko eta euskarak aurrera egiteko, nabarmendu dute garrantzitsua dela gizarte zibilaren eta instituzioen arteko elkarlana.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Ariguneak areagotu nahi ditu hirugarren Euskaraldiak

og. Mai 19 , 2022
Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo dute Euskaraldiaren hirugarren aldia, eta gaur zabaldu dute entitateek parte hartzeko epea. Euskaraz lasai aritzeko guneak sortzen, hedatzen eta identifikatzen jarraitzea lehentasuna izango da aurtengoan. Belarriprest eta ahobiziekin batera, ariguneak izango dira aurtengo Euskaraldiko protagonistak. Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo dute ariketa sozialaren hirugarren aldia, […]

Honekin lotuak